XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Osasuna. Osasun kontzeptua

Osasuna, tradizioz bederen, gaisotasunaren ausentzia bezala ulertu izan da soilik.

Eta hori, orain arteko osasun politikaren ondorioz, hots: laneko garbitasun eta seguritate faltarekiko axolagabekeriaz, hirigintzaren eta zerbitzu sozialen faltaz, bizitzaren erritmo larriaz, gure hirietako gune berdeen faltaz, kutsadurazko ingurugiro batez, etab.: gaitzen iturriak, inondik ere, faktore horiek guztiak.

Osasunaz, guk, askoz zabalago eta osatuago den beste zerbait ulertzen dugu: Osasuna ongizatea da, hasteko.

Indibiduoak bere gizartean aurkitu behar duen oreka.

Munduko Osasunaren Erakundeek, bere aldetik, Ongizate fisiko, buruko eta sozial osozko egoera bezala definitzen du.

Gizonak positibotzat eman ohi dituen balio sail bat suposatzen du beraz; eta gizon orok bere beharrak osotasunean eta antolakuntza batez emendatzeko abagunea izan behar du.

Ez da beraz kontzeptu isolatu eta geldi bat, dinamikoa baizik.

Eta horrekin, kondizio sozioekonomikoek, faktore politikoek, kulturalek, etab., gizonen harremanetan, bizikeran, ekologi sisteman intziditzen dutela esan nahi da, guzti horiek aldatuz eta bide batez gaitzen sorrera prozesuan eragiten dutelarik.